Glog text
Unibertsoaren
historia
Galileo Galilei Pisan jaio zen 1564ko otsailaren 15an eta 1642ko urtarrilaren 8an hil zen.
Galileo kristau amorratua zen; alabaina, Sidereus Nuncius tratatuan idatzitakoak iskanbila sortu zuen. Denek sistema Ptolomeaiko eta Aristotelikoari eusten baitzioten (Lurra erdian dago unibertsoan) Elizako Aitek beste edozein teoriak Itunen aurkakoak izango zirela ezarri zuten.
1616. urtean Inkisizioak Galileori gaztigatu zion Kopernikoren teoriak ez defenditzeko. Bere lana teoria baino ez zela esan arren, lanak kaleratzean elizaren protokoloa jarraitu arren eta Maffeo Barberinirekiko (gero Urbano VIII. aita santua izango zena) laguntasun handia izan arren, teoriak arbuiarazi zizkioten eta bizi osorako etxean izan zuten atxilo (1633-1642).
Aztekentzat Unibertsoaren erdian zegoen disko handia zen Lurra. Lurra inguratuta ur-eraztun bat dago, Lurra bera Zeruarekin batzen duena. Zerua, piramide baten formakoa da eta hamahiru mailetan egituratuta dago, jainkoei leku egiten dieten hamahiru mailetan. Zeruko azkeneko mailan, goienean, Ometecuhlti dago, guztiaren sortzailea.
Lurraren azpian bederatzi mailetan egituratutako azpi-mundua zegoen, hildakoen mundua.
Lurra, bere aldetik, jainkoek sortu zuten Cipactli izeneko itsas munstro zaharra, krokodilo eta arrainaren gorputzarekin, gogoan. Halatan, azteken mitologiaren arabera, jatorrizko itsasoan igeri egiten zuen krokodilo erraldoi baten gisan sortu zen Lurra. Jainkoek sorrarazitako krokodilo horren muturrak gorantz luzatu ziren zeruari eutsi ahal izateko.
There are no comments for this Glog.